XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bai, goazen beti, egia dugula esku-makil.

Kristauek hola behar baitugu izan munduarentzat: Argi egile, egia zabaldari, bide erakusle.

Bertze oharmen bat ere eginen dut.

Gizona den gizonak ez dezake uka Polizia beharrezkoa dela gaxtaginen billatzeko, arrestatzeko eta gaztigatzeko.

Lan hortan sartua eta ari den polizari zor zaio errespetu eta laguntza.

Bainan, gaur Francoren polizak egiten duen lana bertzerik da.

Politika lana da eta gainerat politika alderdikaria....

Francoren politikarekin ados ez direnak ditu mila moldez zanpakatzen.

Poliza hori, ez da popularen libertate zaindaria, bainan libertate haren ostikaria....

Poliza hori ez da denena, bainan alderdi batena....

Madrileko gobernuaz, armen bidez jabetu ziren, lapurren poliza.

Kristauek, libertatea behar dugu zaindu, maitatu, zabaldu....

Nahi ta naiez, oldartu beharrean gira poliza horren jokabide ilun eta basari.

Borroka hau ez daiteke geldi, hau sortzen eta azitzen dituen errozainak sanotuz baizik....

Denak eta gu lehenik indarkeria eta odol ixurtzearen aurka gira....

Bainan, xoro eta debalde da oihuka artzea, ez dela odolik ixuri behar...

Ikus nundik heldu den odol ixurtze hori...

Senda horren iturburuak eta odol-ixurtzeak geldituko dira.

Gure eremutarat otsoak sartu ziren...

Hor dagotzi gutartean, nausi eta errege...

Otso horiek doatzila beren lekutarat.

Utz gaitzatela gure buru eta ontasunen jabe, eta bakea izanen da gure lurretan.

Bainan bakerik ez da izango, zapalkuntzaren bekatuak, lehertuak atxikiko gaitueno.

Deabrua da bazter nahasle.

Aspaldi du, Euskaldunen indarra hausteko, etsaiak jikutria bat pentsatu zuela.

Hura da gutarterat hainiz arrotz igortzea gure nortasuna zikintzeko eta ahultzeko...

Bainan, Euskaldunek, zeruan ere bide dugu adixkide asko...